Gogoeta egiteko modukoa da erantzuna. Duela urte zenbait uste ez genuen esparruetara iritsi da euskara. Hizkuntzaren kalitateari dagokionez ez genuke zorrotzegiak izan behar. Gazte horren erantzunak bestelako kezkak ere sortzen ditu: euskararenganako atxikimendu falta, kontzientzia eta militantziaren urritzea eta euskara inposatua, artifiziala eta inposatua denaren sentsazioa.