Zuberoako Ikastolak laguntzea eta Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea helburu, Eguberrietako saskien kanpaina abiatu dute berriro. Iaz azkena gehitu ondoren, hiru saski jarri dituzte aurten aukeran: Ahüzki (40€), Irati (55) eta Orhi (70). Ikastoli.eus atarian eskatu daitezke.
Saskiak (gazna, ahate gibel, eztia, axoa, zaltxixoi, pate, pastelak, axoa, erreximenta) bi ikastoletan dauden ekoizleeri esker osatuak dira. Lotura zuzena daukate ikastolekin eta produkzio txikiko ekoizleak direla.
Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da, eta euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.