Lau t'erdiko finalean pilotazaleak irabazle, Barriolaren eta Idoateren aburuz

Juan Kruz Lakasta 2021ko aza. 15a, 11:19

Altunaren eta Lasoren arteko Lau t'erdiko finalaren analisia egin dugu Metropoli Forala saioko Botelasterrean atalean, ABel Barriolarekin eta Mikel Idoaterekin.

Biok bat datoz: Jokin Altuna 22 eta 20 gailendu bazen ere, berdin berdin atera zitekeen garaile Unai Laso, horren partida parekatuan. Eta zalantza izpirik gabe irabazi zutenak zaleak izan ziren, Altunak, Lasok eta haien zaleek pilotari behar-beharrezkoa zuen freskotasuna eman ziotelako, pandemia sasoiko iluntasunaren ondotik. 

Solasaldian finala ez ezik Aimar Olaizola goizuetarraren agurra, larunbatean bere herrian profesionaletan jokatu zuen azken partida izan dugu hizpide. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!