Pikabea: "Kultur etxeek eta teknikarien soldatek jaten dituzte aurrekontu osoak"

Reyes Ilintxeta 2021ko aza. 10a, 19:59

"Bidaso, bida so" erakusketan Juan Carlos Pikabea margolari Lesakarraren paisaia koloretsuak eta Lesagibel eskultorearen piezak biltzen dira. Lanak ikusgai daude Kondestablearen Jauregian igandera arte. 

“Bidaso, bida so”. Hau da Jaun Carlos Pikabea margolari lesakarra eta Lesagibel eskultorearen lanak biltzen dituen erakusketaren izena.  Iruñeko Kondestablearen aretoan jarri zituzten lanak ikusgai urriaren 6an eta heldu den igandera arte bisitatzeko aukera izanen dugu.

Euskal Herriko paisaia argitsu eta koloretsuak dira Pikabeak bere margo lanetan biltzen dituenak: Hondarriabia, Amaiur, Gaztelugatxe, Iruñeko Gazteluko Plaza, Larun mendia, Orreaga… eta batez ere Bidasoa aldekoak. Baita atzerritik ekarritako irudi bat: Erromako hiri paisaia.

Margolari beteranoa da Juan Carlos Pikabea, ederki ongi dakiena zenbat urrats eman behar dituzten artistek haien lanak erakutsi eta saldu ahal izateko.  Berarekin aritu gara solasean Irrintzi Plazan eta besteak beste galdetu diogu nolakoa den Euskal Herriko margolarien egoera orokorra gaur egun eta lehen baino txarragoa iruditzen zaiola esan digu argi eta garbi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!