Aste honetan, euskaldunon hiri buruzagiko Karlos III.a etorbideko gertakari bat hartu dugu abiapuntutzat. Emakume batek kartazal bat galdu du, 500 eurorekin. Eta Foruzainguak bueltatu dio, herritar batek topatu eta itzuli duelako. Bereziartuaren aburuz, 500 euroz beteriko kartazalak han eta hemen banatzeak eta haiekin zer gertatzen den ikusteak asko esan liezaguke pertsonen inguruan. Bera 500 euroko kartazalak, edo bizumak, jasotzeko prest dago, autoezagutza ariketa moduan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!