Zapi urtera luzatu dute Euskararen Plan estrategikoa. Aurrekoarekin alderatuta, Oraingoan dokumentuak garrantzi handiagoa eman dio, aurreko planean baino, adostasun sozialari eta hizkuntza hobeto baloratzeari. Alde batetik planteatzen da euskararen erabilera soziala sustatzea alor mota ezberdinetan. Baita ere errekurtsoak ematea herritar nafar guztiek aukera berdina izan dezaken euren ikasketak euskaraz egiteko, eta heldu aroan euskararen ikaskuntza errazagoa gertatzeko. Zerbitzu publikoetan egiten den eskaintzan ere jarri nahi dute fokua: "Orain arte herritarrak aukera txikiak ditu administrazio publikoetan euskaraz egin nahi duenean egiteko, eta datozen urteetan hor aurrerapenak egin nahi ditugu, kontuan izanda prozesu luzea izanen dela".
Administrazio publikoen trebakuntza hobetzea bilatzen da, horietara hizkuntza honetan zuzentzen diren herritarrei zerbitzua euskaraz emateko eta erabilera eskaintza hedatzeko.
Administrazioetan hizkuntzaren planifikazioa nola ematen den zehazteko, erabakigarria izanen da, halaber, Euskararen dekretua. 2019ean laukoak onartutakoaren zati bat baliogabetu zuen Nafarroako Auzitegiak, eta geroztik ezin da euskara merezimendu gisa hartu eremu misto eta ez-euskaldunean. Araudi berria prestatzen ari da gobernua, baina nahi baino mantxoago Arregik, irratian aitortu duenez. Hala ere, nabarmedu du zati handi bat indarrean dagoela, eta horren bitartez administrazioko lehentasunezko unitateak identifikatu dituzte. Hizkuntz eskakizuna zein lanpostutan ezarri beharko litzateekeen aztertzen ari dira.
Bitartean, bigarren plan estrategikoa biltzen duen dokumentua jendearen eskura jarri dute Gobernu Irekiaren Atarian. Gizarte parte hartzearen epean zehar jasotako ekarpenak aztertzean, behin-behineko idazketa osatuko da, Euskararen Nafar Kontseiluan berriro aurkeztek. Nafarroako Gobernuak urtea amaitu aurretik onartzea espero dute.