Faltsutzat eman ditu zuzendaritzat adierazpen horiek; baina militanteak espedientea jaso dutenen babesean atera dira kalera, Iruñean.
Kongresu Nazional baten atarian iritsi dira espedienteak. Ramirezenaz gain, Nafarroako koordinatzaile Miren Aranoa, Arabako koordinatzaile Iratxe Lopez de Aberasturi, Gipuzkoako koordinatzaile Mikel Goenaga eta Esther Korres Iruñeko antolakundeko koordinatzailea kanporatzeko prozedura ere ireki du zuzendaritzak.
Aurkari politikoa kentzeko nahiaren ondorio baino ez dela uste du Ramirezek, eta oinarrian, EA eta EH Bildu ulertzeko bi ikuspegien artean, erabaki behar ez izatea bilatzen ari direla. "Eva Blancok ordezkatzen duen sektorea ados dago ezker abertzaleak egindako planteamenduarekin; baina EAko afiliazioaren gehiengoak EH Bilduren zuendaritzarekin eseri nahi du alderdiaren nortasun historikoa galdu ez dadin irtenbide bat bilatzeko", azaldu du. Neurtraltasuna eskatu diote EH Bilduri eta Arnaldo Otegiri gatazkan.
Primarioak errepikatu behar direla berretsi du bozeramaile kritikoak, eta hautagai gisa zituen eskubideak urratuak izan zirela "argi eta garbi adierazten duen epaia" betetzeko eskatu du.