Chios irlan dago Isa Egiguren kazetaria, gure kolaboratzilea. Itsas Salbamendu Humanitario (SMH) gobernuz kanpoko erakundearen lanaren berri ematera joana da. 2015ean hasi ziren Mediterraneoa zeharkatu nahi duten errefuxiatuei laguntza ematen. 2017tik Aita Mari itsaontzia erabiltzen ari dira horretarako eta, honetaz gain, Chios irlako errefuxiatuen gunean osasun arreta ematen diete bertan dauden pertsonei, 300 bat une honetan. Isa Egiguren eta bertan lanean ari den Ixone erizainarekin mintzatu gara.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.