Unibertsitatetik harago Nafarroan euskarak jasandako azken erasoen aurka mobilizatzera deitu du NUP Euskaraz taldeak

Iosu Ganuza 2021ko urr. 7a, 18:39

Ikasturte hasiera beroketarako tarte gisa hartu ostean Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara taldeak mobilizazioa egin du gaur goizean kanpusean barna ‘Euskara gaia, bada garaia, Unibertsitatean euskaraz orain’ lelopean. Dozenaka ikaslek bertako hizkuntzarentzako plan zehatzik ez izatea salatu dute.

Gaur goizean salatu dute hainbat arlotan emandako aurrerapausoak beste zenbaitetan atzerakadek estali dituztela, izan ere hainbat gradutan euskarazko kredituak murriztu baitituzte, eta irakasle euskaldunen ordezkapenak erdaldunek hartzen dituztelako.

Gaurko manifestazioan Unibertsitateaz harago Nafarroa osoan euskararen aurka ematen ari diren pausoak kritikatu dituzte eta hori dela eta manifestazioa deitu dute azaroaren 6rako Iruñean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!