Espainiako Hezkuntza publikoa XIX. mendean hasi zen antolatzen. Ordura arte Eliza izan zen horren arduradun. Gurutze Plazako institutuak lehenetarikoak izan ziren sortzen estatu osoan. Hasieran, metodologia eta jarrera aurrerakoiak izan zituen ardatz. Frankismoaren garaian, berriz ere, Elizak hartu zuen ikastetxe horietako ardura. Modu horretan, Hezkuntza atzerakoia nagusitu zen.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.