Santi Leone: "Burgosko hilerri batean igaro ditut oporrak"

Pello Argiñarena 2021ko urr. 4a, 18:10

Burgosen igaro ditu oporrak Santi Leonek. Burgosetik hurbil, Sad Hill (Muino Tristea) hilerrian. Han grabatu zuten Sergio Leoneren Il buono, il brutto, il cattivo (Ona, itsusia, gaiztoa) filmaren azken sekuentzia. Hilerria –filmaren dekoratua– XXI. mendean errestauratu zuten. Bada horren inguruko dokumental bat: Desenterrando Sad Hill (Guillermo de Oliveira, 2017). Leonek bertan ikusitakoaren berri eman digu Metropoli Forala saioan

 

Santi Leonek azaldu digunez hilerria errestauratu zutelarik, norbaitek dirua jarriz gero, haren izena paratzen zioten hilerriko gurutze batean. Historialari iruindarrak hala dio: "nik ordainduko nuen; gurutze batean “S. Leone” jarriko zuten, eta beharbada mundu guziak pentsatuko zukeen S. Leone hura Sergio Leone zela. Bere hitzetan "fama propiorik gabe, beste baten fama banpirizatzea da gelditzen zaigun bide bakarra".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!