Mundu-mailako estreinaldia Donostiako Nazioarteko Zinemaldian izan ondoren, FICGko hautaketari esker mugak gainditu Mikel Zabalzaren inguruko filmak. Sail ofizialean lehiatuko da, eta horrek filmaren kalitatea eta jorratzen duen gaiaren interesa eta gaurkotasuna erakusten ditu zuzendariaren ustez. Zabalza familiak egiaren, justiziaren eta erreparazioaren alde egin duen borroka ezagutarazteko aukera paregabea dela erantsi du.
Mexikoko publikoarengana ez ezik, Frantziako Tolosako Cine España jaialdian eta Bilboko Zinexiten ere izanen da astelehenean. Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiak Aipamen Berezia eman zion filmari bere nazioarteko premièrean. Gainera, Bizkaiako Aldundiak memoria historikoa jorratzen duten dokumental-formatuko lanak saritzen dituen Lauaxeta 2020 saria jaso zuen filmak, ikus-entzunezkoen sailean.