Herritarrei kultura transmititzeko eta gizartearen eta lurraldearen kohesioan funtsezko eginkizuna du ondareak. Hala uste du Ondarezainek, Nafarroako museo eta monumentuen kudeatzaileen. Baina hori ikusgarri egiteko beharra sumatu dute. Pandemiaren aurretik atzeman zuten, baina krisiak areagotu du beharra eta horregatik bideo batean bildu dute ondarea.
Nafarroako monumentuak eta museoak bisitatzeko aukera ematen du bideoak. Baina baita kultur ondarea zaintzen duten ondarezainak ezagutzeko ere. Haien artean sarea sortu nahi du elkarteak. Bideoa Youtuben eta gure webgunean dago ikusgai.