Oihan hitzean mundua liburuaren itzulpena egin du Amaia Apalauzak. Ursula K. Le Guin idazleak sortutako lana da. Literatura fantastikoak XX. mendean eman duen idazle nagusietakoa da. Egile estatubatuarrak Vietnamgo gerraren itzalpean idatzi zuen obra hau; idazleak gatazka beliko horren aurkako jarrera erakutsi zuen. Hartara, liburuak kolonialismoaren eta militarismoaren gaiak aztertzen ditu. Fikziozko lan batean islatu zuen adierazpen politikorik argiena. Euskarara itzulitako lana da hau. Egilea, Amaia Apalauza. Argitaletxea Igela.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.