Agus Hernan: "Biktimen egia izan behar du lehentasun Sekretu Ofizialen Lege berriak"

Euskalerria Irratia 2021ko abu. 19a, 13:28

Sekretu Ofizialen Legea moldatzeko zirriborro bat prestatzen ari da Espainiako Gobernua. Zalantza asko sortu ditu, dena den, albisteak. Lege berrian “salbuespenak” egiteko aukera jaso nahi duelako Espainiak. Foro Sozialak kortserik gabeko sekretu ofizialen lege bat eskatu du.

1968koa da gaur egun indarrean dagoen araua frankismo garaikoa. Zurruna eta gogorra. Sekretu ofizialtzat jotako agiriek ez dute desklasifikatzeko eperik, eta gobernuak eta armadako buruek osatzen duten Estatu Nagusiaren Batzordeak soilik egin dezake; eta, nahiz eta Auzitegi Gorenak eskatu, uko egiteko aukera ere ematen badu gobernuak.

Albiste ona da legea moldatzea Foro Sozial Iraunkorraren iritziz, baina “salbuespenak” mantenduta, GALen eta torturaren biktimak aurrerantzean ere “diskriminatuak” izango direla ohartarazi dute. Horiek baitira gobernuak ezkutuan mantendu nahi dituenak. Agus Hernan da bozeramailea

Sekretu ofizialei epe bat jartzea da Foro Sozialaren proposamena, nazioarteko irizpideak jarraituz, 25 urtera dokumentuak automatikoki desklasifikatzea. Irailetik aurrera Espainiako Kongresuan gehiengoa osatzen duten talde parlamentarioei zuzenduko dira, horren aldeko adostasuna bilatzeko. Eskutan Nafarroako Parlamentuak martxoan onartutako mozioa izanen dute. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak babestuta Espainiako Gobernuari Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko eskatu zitzaion, Mikel Zabalzaren auzia argitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!