Ihes gela zabaldu dute Elizagoien ahizpek Etxalarren

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 27a, 10:17

Kontrabandoaren eta usategien gaiak hartu dituzte Iragan Hurbila ihes-jokoa sortzeko. Irune eta Itsaso ahizpekin mintzatu gara Guardasola saioan.

Etxalar Escape Room ihes-jokoetan oinarritutako jarduera soziokultural bat da. Jokoan zehar, pertsona talde batek 60 minutu izango ditu gai baten inguruan prestatutako leku batetik ihes egiteko. Kasu honetan Etxalar ezagun egin duten kontrabandisten eta usategietako kontuak ezagutzera eramango gaitu.

Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko: www.etxalarescaperoom.com 

Argazkia: Erran.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!