Zinemagintzaren bitartez tokiko artea eta landa-garapena balioan jarri nahi ditu "Petrus" proiektuak

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 1a, 11:14

Haruru Filmak ekoiztetxeak Simeon Hidalgo irakaslearen eta Joseba Lekuona eskultorearen arteko harremanetik abiatutako ‘Petrus’ ekimena bultzatu du, arte erromanikoa eta XXI. mendeko hargintza sortzailea lotzen dituzten ildoak marrazteko.

Helena Bengoetxea zinemagileak Haruru Filmak-en bidez bultzatutako "Petrus" multiplataforma proi-ektuak zinema, ikus-entzunezko arteak eta ondarea uztartzen ditu, Izagaondoa, Ibargoiti, Orbaibar, Untzitibar, Ezkabarte eta Aezkoako bailaretan tokiko artea zabaltzeko bide gisa.

"Petrus" kultur ekimen gisa sortu da, Petrus Museumeko egilea den Simeón Hidalgoren eta Joseba Lekuona eskultorearen arteko harremanetik abiatuta, arte erromanikoa eta XXI. mendeko hargintza sortzailea lotzen dituzten ildoak marrazteko, bai eta museoko sormen-prozesuaren eta negozio artis-tikoaren arteko dibergentziak ere.

Proiektua Hidalgo eta Lekuonaren topaketa artearen bidez road movie gisa jorratuko zuen dokumen-tal luze bat egiteko asmoarekin hasi zen. Proiektu hau 2020an hasi zen martxan, Nafarroako Gober-nuaren Generazinema laguntzari esker, eta garapen bidean dago. Hala ere, proiektua handituz joan da, bailaran ekarpen kulturala egiteko eta tokiko lankidetza-espazioak sortzeko Caja Navarra Funda-zioaren eta La Caixa Fundazioaren Innova Cultural programaren laguntzari esker.

Norabide horretan, proiektuak 20 minutuko film labur dokumental bat gehitu du, Petrus eskolako landa-eremuko erromanikoaren ibilbidea osatzen duten hainbat herritan uda honetan proiektatuko dena. Bestalde, irailetik aurrera, museoko erreprodukzioen sorkuntza artistikoaren prozesua eraku-tsiko duen multimedia instalazio bat proiektatuko da, erakusketa-gunea zabalduz.

Proiektuaren hedapena eremu digitalean ere egingo da, bai sare sozialetan, bai webgune batean. Bertan, harginaren sormenezko lan-prozesu osoa jasoko da.

Izagaondoako Lizarraga herrian kokatzen den Petrus Museumen aurkeztu dute proiektua, Simeon Hidalgo, Joseba Lekuona, Helena Bengoetxea eta Maria Guzman ekoizlearekin batera. Ekitaldian, kultur proiektua egituratzen duen sormen prozesuaren kapitelaren erreprodukzioa jarri dute eta baila-rako herrietan proiektatuko den film laburraren trailerra ere aurkeztu dute.

Ekitaldian, Helena Bengoetxea zuzendariak ekimenak duen ikuspegi soziala azpimarratu du, tokiko garapena sustatzeko eta landa-eremuen despopulazioari aurre egiteko alternatiba kultural gisa. Pan-demiaren ondorioek egoera zaildu duten honetan, tokiko inguruneari lehentasuna ematera bultzatu du "Petrus"-en egileak, eta kulturatik landa eremuaren biziberritzea birpentsatzeko gonbidapena luzatu du.

Azkenik, Bengoetxeak eskerrak eman dizkie Lizarraondoa Bailara Taldea Elkarteari eta Petrus Mu-seum-ari, proiektuari emandako laguntzarengatik eta ondare historiko eta kulturala berreskuratzeko egiten duten lanagatik ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!