Oskar Alegria: "Arte obretan ñabardurak bilatzen ditut"

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 29a, 14:08

Zatikaria liburua plazaratu du Nafarroako Museoak bere 65.urteurrenean. Egilea, Oskar Alegria sortzaile iruindarra. Testuak eta argazkiak uztartu ditu lan honetan. Gidaliburu berezia ondu du. Mosaiko pertsonal bat osatu du bertan diren arte obren zatiak hartuta. Nafarroako Museoa beste begi batzuekin ikusteko aukera eskaintzen du Alegriaren liburuak.

173 arte obra biltzen ditu liburuak. Beti ere, margolanak, eskulturak eta bestelako obrak osorik erakutsi gabe. Xehetasun txikiek dute lehentasuna. Hala dio Oskar Alegriak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!