Bi auzibide elkartu zaizkie Aroztegia proiektuaren aurkako ekintzaileei. Maiatzean Nafarroako eraikuntza arloko enpresak biltzen dituen Anecop elkarteak Aroztegian egon ziren langileek jaso dituzten "jazarpena eta mehatxuak" salatu zituen, eta makinek erasoak, margoketak eta gurpil zulaketak pairatu dituztela argudiatuz. Hori oinarri, Palacio de Arozteguia S.L enpresak hamar pertsona auzipetu ditu, haien aurkako bortxa egotzita.
Guardia Zibilak, berriz, beste 25 ekintzaile eta kazetari isundu ditu Aroztegia proiektuaren aurka egindako mobilizazioetan parte hartzeagatik edota horiek grabatzeagatik. Osotara, 20.000 euro eskatzen dizkiete isun eta kalte ordainetan. Izen abizen zehatza duten isun eta auzipetzeak izan arren, herri gisa erantzungo dutela ohartarazi dute.
Aroztegia proiektuak hotel bat, golf zelai bat eta luxuzko 200 etxebizitza baino gehaigo eraikitzea aurreikusten du, 350 biztanle inguru dituen Lekaroz herrian. Horrek ekarriko duen turismo eta gizarte ereduak bailaran dauden arazoak ugarituko dituela salatu dute hasireatik aurkako mugimenduko kideek. Indarkeria zer den hausnartzera dei egin du, gurean, Laurnagak.
Hamaika egunez geldiarazi zituen obrak aprilean Aroztak taldeak, Lekarozen egindako kanpaldiaren bitartez eta maitzean manifestazio jendetsua egin zuten, Elizondon.