30 musikari aritu dira solasean eta kantuan 44 ikastetxetan

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 1a, 18:28

"Musikariak Ikastetxean" programa arrakastatsuaren hirugarren edizioa egin da amaitzear dagoen ikasturte honetan. 176 saio, A eta D erduetako 44 ikastetxetan Nafarroa osoan zehar, 30 musikarirekin. Gotzon Barandiaran koordinatzailea, Selma Telletxea Erronkariko gaztea eta Estitxu Pinatxu eta Ibai Osinaga musikariak Irrintzi Plazan izan ditugu honetaz solasean. 

Amaitzear dagoen ikasturte honetan Musikariak Ikastexean izeneko programaren hirugarren edizioa egin da Nafarroan, Hezkuntza Departamentuak bultzatuta.

30 musikari Gorka Urbizu Joseba Irazoki, Jurgi Ekiza, Maria Rivero, Mikel Markez, Olatz Salvador, Petti, Rafa Rueda, Jon Basaguren, Zuriñe Hidalgo, Estitxu Pinatxo edo Ibai Osinaga, besteak beste, Nafarroa osoko 44 ikastetxetan aritu dira musikaz eta kulturaz solasean dbh eta batxilergoko ikasleekin eta zuzeneko musika jotzen.

Abesti bat egitearen prozesua nolakoa den, euskal sorkuntzara hurbiltzera animatzea eta azken urteotan euskal musikagintzaren nolako garapena izan den ezagutaraztea dira ekimenaren helburuetako batzuk. 

176 saio egin dira amaitzear dagoen ikasturte honetan hemengo A eta D ereduetako ikastexeetan eta aurten berrikuntza gisa aipatu beharra dago programak gure erkidegoko mugak gainditu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere zabaldu dela lehen aldiz. Kasu honetan Nafarroa aintzindari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!