Irurtzundik eta Lekunberritik oinez eta bizikletaz egiteko moduko ibilaldiez gain, Nordic Walking tailerrak eginen dira, bizkleta konbenzional eta elektrikoak alokatzeko aukera izanen da, haurrentzako animazioa eginen da eguerdiko ordu batean eta goiz osoan zehar artisau azoka egonen da bertako produktuekin: talo, gazta, etxeko ogia eta eztia, besteak beste.
