Argi zuten elkarrekin zerbait eginen zutela inoiz. Izena aurretik zuten aukeratua. Bi Gira. Eta itxialdiak eman zien atzen bultzada iaz. Argazkilaria da Itsaso Alcalde; ezkontzak antolatzen ditu, berriz, Matixa Oteizak. Argazkiak hartu, ilustrazioak eta esaldiak gehitu, eta laminak osatzen hasi ziren. Instagramen zabaldu zituzten, eta urtebetean nabarmen zabaldu dute haien lana: lamina pertsonalizatuak, kartelak, logoak edota diskoen disenuak egiten dituzte.
Ver esta publicación en Instagram