Onin abestiaren bideokliparekin eman zuen ezagutzera disko berriak ekarri duena. Bizitzari, heriotzari eta batez ere, umoreari abestu die. Lesakako Onin errekak bizitzari ekartzen dion guztia zubipeetatik desagertzen den bezala ikusten du bizitza berak. Kalean da dagoeneko disko berria, herriz herri tokiko dendetan jarri du salgai.