Iñigo Astiz, Iraizozko semea, Iruñetik ibili ondoren, orain, Bilbon bizi da eta Berria egunkariaren Kultura sailean ari da lanean. Poeta ere bada. Elkarrizketa egin diogu aste honetan Metropoli Forala irratsaioan. Hiru mintzagai nagusi izan ditugu solasaldian: kazetaritza, literatura eta kultura. Joni Ubeda kazetaria eta musikaria bidelagun izan dugu.