Axier Lopez: "Kolonialismoarekin lotutako euskal herritarrak plazetan omentzen ditugu"

Euskalerria Irratia 2021ko api. 27a, 16:17

Elkanoren mundu biraren V. mendeurrenean, Joan Sebastian Elkanoren eta historia eurozentristaren inguruan hausnarketa bultzatzeko Elkanori Bira herri ekimena sortu dute. Bihar hitzaldia eskainiko dute Katakraken, 19:00etan. 

2022an 500 urte beteko dira Karlos V enperadoreak agindutako itsas espedizioak munduari bira eman ziola, Gaztelako Koroaren interesak handitzeko asmoz. Euskal herritar batzuk ere izan ziren ‘armada’ horretan, tartean espedizioko buru bilakatu zen Joan Sebastian Elkano getariarra. Haren "balentriak" goraipatzen hasi dira berriro, eta horri bira emateko sortu dute taldea: “Gaur egungo interes politiko eta ekonomikoen arabera moldatu nahi dute historia”.

Orain arte historiak isilarazitakoak lehen lerrora ekarri nahi dituzte: emakumeak, jatorrizko herriak eta inperialismoaren kalte zuzenak sufritu eta sufritzen dituztenak.

Argazkia: Euskarabildua

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!