Agotzenea Ekohezkuntza Guneak ikastaro hau eskainiko du apirilaren 26tik Iruñeko Donibane Lanbide Heziketarako ikastetxean. Duela hiru urte Urtzi Arrieta eta Ander Magallon Esteribarko gazteek gune hau sortu zuten bioeraikuntza, nekazaritza organikoa, ekologia eta baso-kudeaketa proiektu eta ikastaroak lantzeko. Urte honetan bertan espero dute Agotzeneako txabola guztiz ekologikoak zabaltzea, jende guztiari egonaldiak egiteko aukera eskaintzeko. Ander Magallonekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.