Iruñeko supermerkatu batean, mugikortasun mugatua duten elbarrientzat gordetako plaza batean, autoa aparkatu zuen pertsona bati isuna jarri zion udaltzaingoak duela zenbait hilabete. Herritar horrek 200 euroko isun horri helegitea aurkeztu zion Administrazio Auzitegian. Helegiteak zioen Iruñeko udalak, isunak jartzeko trafiko eskumenik ez duela gune pribatuetan, kasu honetan, merkatalgune pribatu zehatz baten aparkalekuan. Gerora, epaitegiak arrazoia eman zion herritar horri eta isuna bertan behera uztea ebatzi zuen. Duela gutxi, Iruñeko Udalak erabaki horren kotrako errekurtsoa aurkeztu zuen. Bada, ostiralean bertan ezagutu dugu abiste berria, afera honen inguruan: erabilera publiko orokorreko aparkaleku pribatuetan udaltzainek izan badutela isunak jartzeko eskubidea.