Akuilari aplikazioaren eta Euskararen Telefonoaren bidez jasotako salaketek erakuste dute Administrazio publikoan asko izan direla arretarik euskaraz jaso ez dutenak, eta gaztelera edo frantses hutseko idazkiak ugaritu egin direla. Hezkuntzan, irakaskuntza presentziala eteteak eragindako kalteak ere nabarmendu dituzte Behatokitik, baita zenbait kasutan euskarazko jakinarazpen eta azalpenak beranduago iritsi izana ere. Foruzain, ertzain, Espainiako eta Frantziako polizia eta udaltzainek ere jaso dituzte kexuak. Agurne Gaubeka, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak nabarmendu duenez, alarma egoerak eta ezarritako neurriek larraigotu egin dute herritarren hizkuntza eskubideen urraketa.
Arlo publikoan jaso dira salaketa gehienak, 741. Nafarroako Gobernuaren aurkako 114 kexa bildu ditu behatokiak eta 50 Iruñeko udalak. Azken honen kasua adibidez, web gune eta sare sozialen bidez zabaltzen den informazioaz kexatu egin da jendea. Egia da teorian behintzat, mezu guztiak itzultzen dituztela, baina praktikan gabezia asko dagoela salatzen dute herritarrek.
Arlo pribatuan, merkataritza handian, elikaduran eta ostalaritzan erregistratu ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak kexa gehien.