Ekomerkatua eginen da apirilaren 3an Geltokin

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 31a, 12:57

Larunbat honetan EKOmerkatua eginen da Iruñeko Geltokin. Hileko lehen larunbatero bezala Nafarroan ekoitzitako elikagai ekologikoak ekarriko dituzte berriro. Urtea bete berri da ekomerkatu hauek hilabetero egiten hasi zirenetik eta Nafarroako Nekazal Produzkio Ekologikoaren kontseilutik egiten duetn balorazioa oso ona da. Egin diren hamaika edizioetan merkatu hauetatik guztira, 8.000 pertsona inguru igaro direla kalkulatzen da eta 32 ekoizle ekologikok parte hartu dute.

 

Heldu den larunbat honetan  16 postu bilduko ditu Iruñean, Kattalin Barber komuikazio arduradunak zehaztu digun bezala.

Horrez gain, haur eta helduentzako jarduerak eta tailerrak izango dira EKOmerkatuan, goiz osoan zehar. Horrela, esate baterako,  espartzuarekin lehen kontaktua izateko tailerra, sasoiko barazkiak garbitzekoa edo oihal birziklatuak erabiliz haurrei zuzendutako sormen-tailerra eginen dira. Gainera, bi ginkana egonen dira, gaztelaniaz eta euskaraz, eta kale-animazioa Dj Reimyren eta bere sound system trizikloaren eskutik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!