Paisaia soinudunak, esan bezala, bazter zoragarri horietan aditzeko parada izanen dugu eta etxean ere berdin, turismodeirati.com web gunearen bidez.
Hau da Irati Orreaga Elkartetik egiten diguten eskaintza berria. Orreaga, Luzaide, Artzibar, Aezkoa, Oroz Betelu eta Erroibarko 40 bat ostatu, komertzio eta landetxe biltzen dituen elkarte honek 5 podcast edo grabazio prestatu ditu QR kode baten bitartez, bisitatzen ari garen tokian bertan aditu ahal izateko. Horrela Luzaideko ostatu bateko XVI mendeko Grazianaren ahotsa adituko dugu, edota barrankeadore eta kontrabandan ibilitakoen istorioak, aurrehistoriako artzain bat edo erromaterren gaiako Artzibarko biztanle batena. Ion Retegi aetzarekin mintzatu gara ekimen honetaz.
Paisaia soinudunak, esan bezala, bazter zoragarri horietan aditzeko parada izanen dugu eta etxean ere berdin, turismodeirati.com web gunearen bidez.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.