Azken asteotan, txori zomorrojalerentzako 106 habia kutxa eta saguzarrentzako beste 82 jarri ditu Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen Sailak Eguesibarren, Esteribarren, Urrotz Hirian eta Itzagaondoan.
Horren bidez, borroka biologikoa egin nahi dute inguru horietako ezpelak hiltzen dituen ezpel sitsaren aurka. Ezpeldoietan jarri dituzte habiak, zomorroak jaten dituzten espezie horiek ugal daitezen, izurria kontrolatze aldera. Gai honetaz mintzatu gara Xabier Santesteban, mendi ingeniaraia eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Ataleko teknikaria.
Ezpel sitsa —Cydalima perspectalis— izeneko zomorro hegalariak kalte handia egiten die ezpelei: harrek zuhaitzaren hostoak jaten dituzten, baina ezpalari ere eragiten diotenez, landarea lehortu eta hil dezakete.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.