Euskaraz Blai! udalekuetarako izena emateko epea zabalik dago

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 31a, 12:43

Etxeko txiki eta gazteenek aukera izanen dute aurten udalekuetara joateko. Segurtasun neurri guztiak hartuta aurten ere ateak zabalduko dituzte Beintza-Labaian eta Arantzako aterpeek. Euskaraz blai! Udalekuak iaz ere egin zituzten egoerara moldatuta eta emaitza oso ona izan zen. Aurten berriro ari dira antolatzen zazpi txanda ekainaren 27tik abuztuaren 14ra bitartea, 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Txikienak Beintzako aterpean egonen dira eta handienak Arantzan.

Honetaz gain 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat, kontrabandisten udaleku ibiltaria antolatu dute. Oiartzundik abiatu eta kontrabandistek egin ohi zuten bidea eginen dute mendian barrena, beintzako eta Arantzako aterpeetan lo eginez eta gau batez vivac eginez. Horientzako bi txanda izanen dira: abuztuaren 1tetik 7ra eta 22tik 28ra.

Bai Euskaraz blai bai kontrabandisten biderako  izena emateko epea zabalik dago.

Beintza-Labaiengo aterpeko zuzendaria, Mikel Albisu, gurean izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!