Lorea Flores: "Nork ziurtatzen du lege berriak ere hautsiko ez dituztenik?"

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 26a, 11:23

Caparrosoko behitegi erraldoiaz, haren tamaina bikoizteko lortu duen baimenaz eta haren eraginaz bai ingurumenean baita ekonomian ere mintzatu gara Lorea Flores Greenpeace taldeko Nafarroako ordezkariarekin eta EHNE sindikatuko Felipe Etxetxipiarekin. 

Caparroson bada behi haztegi erraldoi bat. Valle de Odieta izeneko enpresak han baditu 3.450 behi, teorian, 5.000 egitan, eta kopuru hori bikoizteko baimena eskatua du.

Nafarroako Gobernua saiatu zen aurreko legealdian muga jartzen ustiaketen tamaina mugatzen zuen dekretu baten bidez, baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu du hori esanez ez dela froga aski esateko ingurumenean kalte zuzekin eragiten duenik eta gainera mugak jartzea enpresaren askatasunaren kontra joanen zen. Gogoz kontra beraz bidea eman behar izan diote.

Joan den astelehenean, martxoaren 22an, Uraren Egunean, hain zuzen ere, Greenpeacek bi tona ur kutsatu itzuli zizkion Caporrosoko behi haztegiari haztegiak sortzen duen kutsadura salatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!