Maitane Tirapuk azaldu duenez, ez da batere erraza izan Loizuko Errotalde leizea zeharkatzea eta sakon sakonean zegoen gorpuzkia hartu eta ateratzea. Bidean hainbat oztopo sahiestu behar izan dituzte. Besteak beste, bide estuak, ur jauziak, harkaitzak edota pareta bertikalak. Iberiar penintsulako zaharrenetarikoa da hezurdura eta oso arraroa Europan: duela 11.700 urtekoa da,17-21 urte arteko gizon batena eta 1,60 metro luzerakoa.
Maitane tirapuk dio Loizuko gizonaren gorpuzkiaren aurkikuntza oso garrantzitsua izan dela Paleolitotik Neolito garaiaren arteko gizakiaren garapena ezagutzeko, ehiza egitetik nekazaritzara eginiko prozesua ezagutzeko.
Orain, hezurdura Kantabriako Antropologia Laborategira eramanen dute eta gero berriz Nafarroara itzuliko da erakusketa egiteko