Pirinioko Batzordeak argi berdea eman zion joan den astean aurtengo plangintzari.
Batzorde horretan Pirinioko Mahaia, Parlamentua eta Nafarroako Gobernua elkarlanean ari dira eskualde honen etorkizunari begira. Eskualde oso zabala da baina gero eta biztanle gutxiago eta edadetuagoak dituena. Egun 5.400 pertsona inguru daude erroldatuta Luzaide, Erroibar, Orreaga, Auritz, Artzibar, Oroz-Betelu, Nabaskoitze, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkarin. Bost udalerri eta bost ibar.
Joan den astean eginiko bileran argi berdea eman zieten aurtengo inbertsioei: denera 4 milio euroko aurrekontua. Honen inguruko balorazioa eskatu diogu Ana Sagardoi, Pirinioko Mahaiko presidenteari Irrintzi Plaza saioan.
Enplegu poltsa bat, turismo jasangarria masifikaziorik gabe, lehen sektoreari languntza, etxebizitza, bigarren hezkuntzako ikasketak bertan egin ahal izatea, adinekoentzako arreta zerbitzuak eta bizitokiak, edota Aribeko Aizpea kobazuloaren inguruko turismo proiektua bultzatzea dira aurten aurrikusten diren ekintzetako batzuk.