Magna Erdizko meategiaren alde apustu gogorra egiten ari da

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 17a, 14:43

Oskar Sanz de Acedo ingeniariak azaldu digunez Magna multinazionala Erdizera itzultzeko estrategia ongi prestatzen ari da. Meategiak Baztanen sortuko lukeen kalte ekologikoa, laguntza ekonomikoen bitartez ordaindu nahi du. "Baztango tokiko ekonomia, ingurumena eta herritarren osasuna jokoan daude proiektuak aurrera egiten badu". Hala dio Sanz de Acedok. Magnesita mineralaren ustiapenak eragiten duen kaltea handia dela esan digu ingebiari iruindarrak.   

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!