Pandemiarekin batera gora egin du bailara bisitatzen duten herritarren kopuruak. Eta turismoari uko egin gabe, turismo eredua zehaztu nahi izan du Erronkariko Batzar nagusiak. "Enpatia" eskatu dute. Herritarrek egunerokoan egiten dituzten lanak ez oztopatzea: etxe atarietan, kale erdian, borden sarreratan edota zelaietan ibilgailurik ez uztea, esaterako.
Bisitari guztiak behar bezala asetzeko bailarak baliabide nahikorik ez duela onartu du batzarrak, baina gogorarazi du bertan egunerokoan bizi direnentzako zerbitzu jasangarrien alde ari direla lanean. Aisialdirako lekua izateaz gain, bisitariek, bailara lan eta bizitzeko lekua ere badela gogoan izan dezaten nahi du Erronkariko batzarrak.