Erakunde Laguntzailearen Saria jaso zuen ekimen honek abenduaren hasieran egindako ekomerkatuan.
Plazara! Ekoizleen merkatu bat da hilero bigarren larunbatean egiten dena Estella-Lizarran. Bertan elikagaiak aurkitu ahal ditugu, Estellerrian landatuak eta eginak, lursail familiarretik eta jasangarritik datoz eta lehentasuna ekoizpen ekologikoari ematen zaio.
Plazara! merkatuak aukera ematen du urte osoan barna fruta eta barazki freskoak eta denboraldikoak lortzeko, arrautzak, gaztak, oliba olioa, boilurrak, eztia, hestebeteak, landare-kontserbak, ardoa edo garagardoa, besteak beste. Horrez gain, leku bat gordetzen da denboraldiko produktuak dituzten ekoizleentzat, merkatuan egonen direnak soilik produktua duten denboraldian, esparrago freskoa duten ekoizleei gertatzen zaien bezala.
Era horretan, erosketa-saskia bertako produktu jasangarriekin bete ahal dugu, landa-ekonomia eta nekazaritza-arloa sustatuz, gure ingurunea eta osasuna zaintzen ditugun batera.
Hortaz, erosketa-saskia kalitate aparteko produktuekin bete ahal dugu, bertakoak eta jasangarriak, ekoizlearengandik beragatik zuzenean lortzeak ematen duen berme eta konfiantzarekin, landa-ekonomia eta nekazari-sektorea lagunduz, gure ingurunea eta gure osasuna zaintzen ditugun batera.
Baina Plazara! hori eta askoz ere gehiago da…
Plazara! proiektu parte-hartzailea da; bide laburreko banaketa sustatzea da, kilometro zeroa da; Estella-Lizarrako saltoki txikiak eta ostalaritza laguntzea da; nekazaritza-sektore jasangarria mantentzea da, errentagarritasuna eta nekazaritza-elikadura katearen kontrola hobetuz; landa-mundua bizirik iraunaraztea da; Merindadearen kohesioa da, aldizkako topagunea baita Estellerriko herrien artean; sentsibilizazioa da; kalitatezko turismoa da, tokiko baliabideekin lotuta; elikadura-burujabetza da…
Plazara!, azken finean, etorkizuna da, hau da, nekazaritza jarduera tradizionala eta jasangarria, gastronomiarekin, osasunarekin, herri-kulturarekin, kontsumo arduratsuarekin, tokiko merkataritza eta ostalaritzarekin, parte hartzearekin eta lurraldearen zainketarekin batzean sortzen duen etorkizuna.