Txingudiko badiatik Xorroxingo iturbururaino, Bidasoa ibaian gora oinez bidaia egiten ari gara hamabostean behin Irrintzi Plazan, Eneko Aizpurua idazlearekin batera. Elkar argitaletxarekin kaleratu duen Bidasoan gora liburua dugu bidaide. Gaur Endarlatsan egin dugu geldialdia: Zabalzaren eta Lopezen fin gaiztoa ikusi zituen parajean.