Hibai Etxebarria musikariak 'Goxokiak' diskoa plazaratu du

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 26a, 12:36

Etiketak maite ez dituen artista eklektikoa dugu Hibai Etxebarria musikari bizkaitarra. Goxokiak diskoa plazaratu du, orain. Hamar abesti ondu ditu lan honetan. Musikari askoren laguntza izan du, atzean. Abesbatza zenbaiten ekarpenak ere jaso ditu. Besteak beste, Atarrabiako Paz de Ziganda Helduen Abesbatzarena. Bertako zuzendari Mari Paz Arizkun ere elkarrizketan izan dugu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!