Gaizka Aranguren: "Santa Engraziko presak kalte handia egiten dio Argari"

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 10a, 14:08

Ebroko Ur Konfederazioak Santa Engraziko presa eraisteko agindua eman dio Iruñeko Udalari. Erabaki horren alde azaldu dira Nafarroako Gobernua eta presa botatzearen aldeko ekimenak.

Ebroko Ur Konfederazioak nabarmendu du, Santa Engraziko presa kentzeak, hobekuntza hidrauliko, ekologiko eta paisajistikoak eraginen dituela eta, bide batez, mesede handia eginen diola ingurumenari. Gaizka Aranguren Arga Bizirik ekimeneko kideak gurean azaldu duenez, Santa Engraziko presak eta, oro har, presa guztiek ez dute inongo funtziorik betetzen eta ez dira beharrezkoak. Arga Bizirik ekimeneko kidearen ustez, presek kalteak besterik ez dituzte eragiten ibaietan, oztopo dira haien bidean eta arriskutsuak dira uholdeak gertatzen direnean. Ebroko Ur konfederazioak hamabi hilabeteko epea eman dio Iruñeko Udalari Santa Engraziko presa botazeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!