Bidasoan gora

Bidasoan gora |x02| Askatasunaren bide eta ihesbideetan barrena

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 6a, 15:52

Txingudiko badiatik Xorroxingo iturbururaino, Bidasoa ibaian gora oinez bidaia eginen dugu hamabostean behin Irrintzi Plazan, Elkar argitaletxearekin Eneko Aizpuruak idatzi duen Bidasoan gora liburuarekin batera. Ihesbide izan da askorentzat ibaia, bide horietako zenbait baimendu zituzten Florentino Goikoetxea eta Aristides de Sousa Mendes ezagutu ditugu.

Bidasoan gora liburua irrati serie bilakatu dugu. Atalez atal ezagutzen gabiltza ibaiaren urak ezkutatzen duena: aspaldiko kontrabando-istorioak eta migratzaileen trafikoarenak, Baroja, Aitzol, naziengandik ihesi ibilitako juduen eta aire-pilotuen gorabeherak, Zabalzaren eta Lopezen heriotzak Endarlatsan...

Ihesbideak aipatu ditugu gaur, Comete sarea eta askatasunaren bide izan den Bidasoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!