Nafarroatik atera behar izan gabe txoko ederrak ezagutzeko aukera dugu udazken berezi honetan. Artazako kanpina da horietako bat. Bertan sutondo goxoak, Finlandiatik ekarritako bi sauna upel, Laponiako kota bat (masajeak hartzeko) eta ur beroko bainu bizigarriak. Joseba Ossarekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.