Madril itxita geldituko da datozen orduetan, datu epidemiologiko txarrak direla eta. Baina Madrilgo agintariek izurriteari etekin politikoaren prismatik begiratzen diote, eta azken asteetan tentsioa areagotzen ari dira Espainiako Gobernuarekin. Tira-bira horren erdian da Iruñea. Nafarroako hiriburuak ez ditu datu onak, baina bestelako aldagaiak kontuan hartuta, egoera ezin da alderatu Espainiako hiriburukoarekin.
Metropoli Forala saioan, gertutik ezagutu nahi izan ditugu bi erkidegoen egoerak, horiek ongi ezagutzen dituzten bi emakumerekin: Madrilen kazetari dabilen Amaia Etxezarretarekin eta Nafarroan sendagile den Edurne Eginorekin.