314 koronabirus kasu berri atzeman dituzte

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 25a, 14:02

Atzoko egunean 71 urteko gizonezko bat hil zen, eta 14 izan ziren ospitaleratzeak (aurreko egunean baino 6 gehiago), bat ere ez ZIUn.

Osasun Departamentuak 314 kasu berri atzeman zituen atzo, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, osasun sistema publikoan 3.799 PCR egin ostean (%8,2 positibo). Atzoko egunean 71 urteko gizonezko bat hil zen, eta 14 izan ziren ospitaleratzeak (aurreko egunean baino 6 gehiago), bat ere ez ZIUn.

Alta eta bajen balantzea egin ostean, Nafarroako osasun sare integratuak 223 paziente hartzen ditu (atzo baino bat gehiago) ospitale eta modalitate ezberdinetan, horietatik 26 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñerriak positiboen %55 jaso zuten, Tuterako eremuak %10 eta Lizarrak %8. Gainerako positiboak (% 27) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!