Nafarroak beste bi astez eutsiko die murrizketei

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 25a, 13:27

Aire zabaleko azoka txikietan aldaketak egongo dira, baina ostalaritzan gobernuak ez du aldaketarik aurreikusten.

Nafarroako Gobernuak ostiral honetan baieztatu du duela bi aste onartutako murrizketak beste bi astez luzatzea. "Behin jaiak ez direnean, kutsatze kopuru txikiagoak ikusiko ditugu", adierazi du Maria Txibite presidenteak. Exekutiboak aldaketa txikiak egingo ditu aire zabaleko azoketan, baina ostalaritzako murrizketak ez ditu handituko.

Eremu publikoan eta ostalaritza-establezimenduetan sei pertsona bildu ahal izango dira, eremu pribatuetara zabaldu da gomendioa, eta %50era mugatu da gizarte-jardueren edukiera, hala nola zeremoniak, beilatokiak eta ehorzketak, kultua, azoka txikiak edo arautu gabeko prestakuntza-zentroak. Eutsi egiten zaie osasun-euspeneko neurriak betetzen ez dituzten pertsonei edo erakundeei ezarritako zehapenei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!