Belaguako aterpeak 1971an zabaldu zituen ateak Anjel Oloron izenarekin, eta 2004an itxi behar izan zuten. Geroztik, abandonaturik egon da, duela bi urte Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak berriztatzeko lanak hasi zituen arte.
Gaur izango da inaugurazio ofiziala, baina aterpea abuztuaren 14an zabaldu zuten, eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean taberna, jatetxea, logelak eta terraza daude.