Elur kota 1.400 metrotan Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 25a, 09:35

Elurra, Belaguako webcam-ak hartuta, gaur.

AEMETen arabera, tenperaturak ez dira 14 gradutik gorakoak izango Iruñean eta 16 gradutik gorakoak Tuteran.

Termometroek beherakada bortitza izango dute gaur Nafarroa osoan, maximoak 14 gradutan geratuko dira Iruñean eta 16 gradutan Tuteran, eta elur kota 1.400 eta 1.600 metro artean kokatuko da, Espainiako Estatuko Meteorologia Agentziaren iragarpenen arabera.

Zerua hodeitsu edo estalita egongo da gaur, hodeiak ugariagoak izango dira iparraldean, eta euria eta zaparradak espero dira. Gainerakoan, elur kota 1.400-1.600 metrotik gora kokatuko da eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira.

Biharko zerua hodeitsua izango da, eta euria iragarrita dago iparralderako, eta litekeena da prezipitazioak indartsuak izatea, eta ekaitza ere izatea iparraldean; hegoaldean, berriz, ez dira oso gertagarriak, eta, oro har, ahulak izango dira. Tenperatura minimoek aldaketa gutxi izango duter eta maximoek, berriz, gora egingo dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!