Osasun Departamentuak 600 PCR egin dizkie Tuteran bederatzi eremutako bizilagunei

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 25a, 07:26
Tuterako ospitalea.

COVID-19aren intzidentzia erdira jaitsi da osasun eremu horretan: 100.000 biztanleko 200.

Tuterako osasun arloan intzidentzia tasak behera egin du azken astean, eta une honetan 100.000 biztanleko 220 kasu inguru daude; aurreko astean 400 izan ziren. Hala baieztatu zuen atzo Ana Beamonte Tuterako Osasun eremuko gerenteak.

Hamar ordu eman zituzten probak egiten, eta larunbatean gainerakoekin jarraitzeko asmoa dute. Emaitzek departamentua orientatuko dute prebentzio neurriak eta neurri murriztaileak bideratzeko. Emaitzen arabera, neurriak ezarriko dituzte.

Ausazko lagina egiteko, 25 zentsu sekzioak hartu dituzte kontuan, eta horietatik %1etik gorako intzidentzia duten sekzioak atera dira. Lehen lagin horretatik kendu dira irailean PCRa egin zuten pertsonak, zentro soziosanitario batean zeudenak edo 15 urte baino gutxiago zituztenak.

Uneotan, Sofia Erregina Ospitalean 25 pertsona daude ospitaleratuta, beste bost ZIUn eta beste bat etxean ospitaleratuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!