EITB Nafarroan zabaltzearen aurka azaldu dira UPN, PP eta Ciudadanos

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 23a, 17:03

Nafarroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza hitzarmenaren luzatzea ezabaidatu du gaur Espainiako Senatuak, EITBren zerbitzuak Nafarroan zabaltzeko. 

UPN eta PP kritiko agertu dira Senatuan Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ETB Nafarroan zabaltzeko sinatutako hitzarmenaren luzapenarekin. Goi Ganberak asteazken honetan egin du hitzamenaren luzapena gauzatzeko tramitazioa.

Alberto Catalan UPNko senatariak "argi eta garbi" adierazi du "Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak ez duela betetzen luzatzen den hitzarmena". Senatari erregionalistaren arabera, "euskal telebista publikoak ez du Nafarroako errealitate instituzionala errespetatzen bere programazioan eta bere informazioetan, hitzarmenak eskatzen duen bezala". Hitzarmenaren aurka egitea ez da "euskarafobia edo vascofobia", haren hitzetan; eta hitzarmena bera "navarrofobia" dela defendatu du. 

Amelia Salanueva PPNko senataria, berriz, kritiko agertu da Txibite presidentearekin, eta "nazionalismoaren bide orriarekin eta telebistako doktrinamenduarekin jarraitzea" leporatu dio. "Alfonbra gorri bat jarri dio EAJk Nafarroan duen propagandari", sostengatu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!